Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza

Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak hizkuntza ez ofizialetan antolatzeko diru-laguntzen deialdia (2012)

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak 2012. urteko ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak hizkuntza ez ofizialetan antolatzeko diru-laguntza eskatzeko epea ireki du.

Deialdi honen bidez UPV/EHUtik kanpoko pertsonen ordainsariak ordainduko dira,  hizkuntza ezofizialetan ikastaroak, mintegiak edo hitzaldiak emateagatik, ikerkuntzarekin, irakaskuntzarekin eta gestioarekin zuzenki erlazionatutakoak, UPV/EHUko kideen onurarako baitira. Pertsona horien garraiatzea eta ostatua ere ordainduko dira, baldin eta erreserba bidaia agentzia ofizialen bidez (Eroski Bidaiak-Travel Air, Viajes Iberia edo Viajes Ecuador) eginda badago.

Eskariak aurkezteko epea: 2012ko otsailaren 20a baino lehen.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2012/05/03