Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza
EUSKARA EHUN: IKERKUNTZA

Euskara bi eratara dago present ikerkuntzan. Badira ikerlanak euskaraz burutzen dituztenak (= > ixa taldea), eta lanen emaitzak euskaraz argitara ematen dituzten ikertzaile zein ikertaldeak; honen lekuko EHUk euskaraz argitaratzen dituen aldizkari berezituetako zenbait lan ditugu. Alor hau, baina, mugatua da nahitaez, jakintza-esparru bakoitzeko nazioarteko komunitate zientifikoak hizkuntza bat edo gutxi batzuk lehenesten baititu bere barne elkarrizketarako.

Aldi berean, jakintzaren dibulgaziorako lanak ere badaude, eta hauxe dugu jardun emankorra. Tradizio luzeko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariarekiko lankidetzaren bitartez, EHUko ikertzaileen lanen berri ematen da hilero, euskaraz. Atal honetan artikulu hauek jartzen ditugu zure eskura.

Horrez gain, gorago aipatu aldizkariak gogoratzen dizkizugu (Ekaia, Tantak, Gogoa), bai eta argitalpenen katalogoan topatuko duzun ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bilduma.

Euskarazko jakintza atariahttp://www.zientzia.net
Euskarazko produkzio zientifikoaren datutegia: http://www.inguma.org/indexeu.php