Leiho berri batean UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza

Animalien aferak

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS eta MIREN BEGO URRUTIA BARANDIKA

Animaliak oro eboluzioaren ondorio

Nola irauten dute bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza gogorretan aurrera ateratzeko gai direla ikusten dugularik batez ere. Animaliarik arruntena aztertzean ere aurkitu dezakegu zerbait bitxi edo deigarria.

Askotariko animaliak aztertu ondoren, argi gelditzen da nahiko urriak direla erabiltzen dituzten mekanismoak; hala ere, aniztasun zoragarria aurkitzen dugu animalien artean, baldintzen, beharrizanen eta taldearen arabera. Horren adibide dira Animalien aferak izenburupean bildutako istorioak. Bitxitasuna gorabehera, eredugarri direlako aukeratu dira, eta guztietatik atera daiteke animalien funtzionamenduari buruzko irakaspenen bat. Bederatzi ataletan antolaturik datoz, gaion harian: animlien tamainaren eragina; hotzari eta beroari aurre egiteko erak; ura, oxigenoa eta janaria lortzeko baliabideak; harrapariengandik ihes egiteko zen harrapakinak ehizatzeko moduak; ondorengoen biziraupena bermatzeko estrategiak...

Literaturak askotan hartu ditu animaliak protagonistatzat, fantasiaz gehienetan; istorio hauetan, animalien bizitza erreala dugu, bere horretan, literatura ederra.

"Animalien aferak" liburuaren azala

 

Egilea: Pérez Iglesias, Juan Ignacio; Urrutia Barandika, Miren Bego

ISBN: 978-84-9860-568-6

Formatua: 16 x 24 zm

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2011

Prezioa: 21,00€
(zerga barne)

Orrialdeak: 340 or.

Azken eguneratzea: 2012/01/23